XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. BITARTEAK BOSTUNEN SISTEMAN Hona hemen bostunen serie orokorra.

5dunen sisteman bitarteak ez dira izendatzen barne hartzen dituen tonu eta tonuerdiak kontutan hartuta, baizik eta bitarte hori lortzeko zenbatu behar diren 5dunen kopuruaren bidez.

Beraz, ez da kontutan hartzen soinuaren altuera, baina soinua bera.

Sol - Mi bitartea goranzko hiru bostunen bidez osatzen da.

Goranzko bostunak bostunen seriean eskuinerantz irakurtzen ditugunak dira eta beheranzkoak bostunak ezkerrerantz kontatzen badira seriean.

Bitarte 5dun justua goranzko bostun batez osotua dago.

Bere alderanzketa, 4dun justua, beheranzko bostun batez osatua dago.

Bitarte 2dun M goranzko bi bostunez osotua dago.

Bere alderanzketa, 7dun m, beheranzko bi bostunez osatua dago.

Bitarte 3dun M goranzko lau bostunez osotua dago.

Bere alderanzketa, 6dun m, beheranzko lau bostunez osatua dago.

Bitarte 4dun GEH edo tritonua goranzko sei bostunez osatua dago eta bere alderanzketa, 5dun GUT edo tritonua, beheranzko sei bostunez.